XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZAURRE - ANTZERA (Idazki idikia)

SAGARTZAZU'tar KAULDI olerkariari ONDARRIBIA'ra

Nere antzinako adixkide: Zure INTZA BEGIETAN olerki-xortarentzat Itzaurretxo bat eskatzen didazu.

Bañan, olako olerki-xorta batentzat Itzaurre bat egiteko, zu bezain olerkari bear nuke nik izan.

Eta Jaungoikoa'k ez bait-dit neri orrenbesteko doairik eman.

Nere itza, zurearen aldean, txoarrearen txau-txaua, erresiñularen txorro-txioaren aldean bezela-bezelaxe litzake.

Bañan, ori bai, itzaurre-ordez beste uskeritxo batzuek esango dizkizut idazkitxo ontan, zuri ta zure lan ederrari buruz.

Bijoa lenen-lenengo auxe: Satarka izen goitia erabiltzen dezu?

Ez baizait neri biziro atsegin nolabaiteko izen ori.

Ba dakit zuk zure lotsatitasun ukigarri batez asmatu zenduana... Satarka...

Bañan Sagartzazu izanda?...

Ez Kauldi, ez.

Etzenduan ongi egin zure Olerkiak izenpetzeko ori egin zenduanean.

Zure olerkiak ez dira lotsa-emangarri izan iñoiz ere.

Eta... Sagartzazu, izen bete-betea dezu, iñolaz ere ola txokoratzeko.

Ez, adixkide, ez.

Zu etzera Satarka.

Zu Sagartzazu izan zera beti.